
Areto Nagusiaren berriztapen lanak hasi dira
Obrak martxorarte irautea aurreikusten da eta, bitartean bertan dauden aulki eta material ezberdinak frontoia eta patioan bilduko dira. Aretoaren berrizteak, itxura modernoagoa gehitzeaz gain, orain arte zituen arazo ezberdinak (audioa, ikasleen kokapena, erabili gabeko espazioak…) konponduko ditu eta martxorako amaitzea aurreikusten da.
Areto berriak guztira 160 lagunentzako (+40 leku gehigarri beharrezkoa bada) eserlekuak izatea espero da eta atzealdean espazio erabilgarriak gehituko dira. Besteak beste, gelaren isolazio termikoa bermatuko da, eta, energetikoki jasangarriagoa izateko, kalefakzio sistema eta argiteri guztia aldatuko dira. Audioaren eta argien kudeaketarako dagoen gelatxoa eszenatokira mugiko da eta audio sistema erraztuko da “plug and play” bat izateko, hau da, mikrofonoa konektatu eta aretoa bakarrik martxan jartzeko.



