
Ai!Kea Proiektua Garatzen
AI!Kea proiektuan baso suteen inpaktua murriztu nahi da, sentsore desberdinak eta simulazio aurreratuak konbinatzen dituen sistema adimentsu bat garatuz. Sistema, suteen fase desberdinetan erantzuteko dago diseinatuta:
- Sutearen detekzio goiztiarra: sutearen lehen uneak detektatuko ditu, gas sentsore adimendun sare baten bitartez.
- Sutea garatuta dagoenean, kea detektatzeko gai diren kamera adimendunen bidez funtzionatuko du.
- Sutea garatuta eta hedatuta dagoenean: simulazioen bitartez hedapenaren norabidea aurreikusteko aukera emango du.
Proiektua Iurreta Lanbide heziketa ikastetxea, Fraisoro eskola eta Armeria Eskolaren arteko lankidetzan ari gara garatzen, sailburuordetzaren babesarekin.
Irudietan, gas sentsore adimendunekin frogak egiten ari dira.



