Ekintzaile Eguna
Abenduaren 5ean Armeria Eskolan Ekintzailetzaren Eguna ospatu zen, eta hainbat gonbidatutako hizlarik parte hartu zuten bertan; ekintzailetzaren munduari buruzko ikuspegiak eta esperientziak partekatu zituzten.
Lehenengo zatian DEBEGESA, KAMANGA eta ON NATURA izan ziren protagonista, eta parte-hartzaileek aukera izan zuten berrikuntza eta ekintzailetzaren garrantziaz gehiago ikasteko. Ekintzailetza gaur egungo gizartean gero eta garrantzitsuagoa den arloa da, eta Armeria Eskolak egun honetan ekintzaile berrien izpiritu sortzailea eta lanerako gaitasunak sustatu nahi izan ditu.
Bigarren zatian leihaketa bat antolatu zen, HACKBILLen eskutik bakoitzak bere sormena eta komunikazio gaitasunak lantzeko. Bukatzeko sariak banatu ziren hain artean hautatutako onenei.
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!