Bisita gidatuak

Armeria Eskolako tailerrak eta instalazioak erakusteko helburuarekin, aurrez aurreko bisita gidatuak antolatu ditugu. Talde txikietan egingo diren bisita horien antolaketa hobetzeko, eskertuko genizuke behean duzun izena emateko inprimakia betetzea bisita egin aurretik.

ARMERIA ESKOLAREN ESKAINTZA

Hauek dira gure ikastetxean egin ditzakezun heziketa zikloak. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik ziklo bakoitzaren gainean.

Erdi mailako heziketa zikloak:

Goi mailako heziketa zikloak

MARTXOAREN 17an EGINDAKO ATE IREKIEN BIDEOA IKUSI

HIZKUNTZA ESKAINTZA

Ziklo horietatik biInstalazio Elektrikoak eta Automatikoak eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, B eredu mistoan eskaintzen dira; beste guztiak euskaraz eta gazteleraz. Gainera Automatizazioa eta Robotika Industriala zikloan lau modulu ingelesez egiteko aukera ere izango duzu.

Azpimarratu nahi genuke euskarazko D ereduek formakuntzari plus bat eransten diotela; izan ere, administrazio publikoek eta inguruko enpresa handienek gero eta gehiagotan eskatzen dute lan arloan euskara ere menderatzea. Gainera, eredu horretan ikasten baduzu, heziketa zikloa amaitutakoan euskarazko B1 edo B2 ziurtagiriak lor ditzakezu.

Hasiera:

17:00

Martxoak 24, 2021

Bukaera:

18:00

Martxoak 24, 2021