Herritarrei gaitasun digitaletan trebatzeko aukera
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Lanbide Heziketa sustatzeko plan estrategikoan, herritarrei gaitasun digitaletan trebatzeko aukera emango dien gaitasun digitalen sare nazionalaren barruan egongo da Armeria Eskola.
Finantziaketa honi esker, Armeria Eskolak oinarrizko tresna digitalen ikastaroak eskainiko ditu. Gazteen kasuan, ikastaro hauen bitartez, sare sozialen kudeaketan, adimen artifizialeko tresnetan, eduki digitalen sorkuntzan eta irudien, testuen, audioen eta bideoen edizioan trebatzeko aukera izango du interesa duen edonork.
Adinean aurrera doazenak, aldiz, “Alfabetatze digitaleko” ikastaroak jasoko dituzte, ordenagailua, mugikorra eta eguneroko bizitzan komunikatzeko eta moldatzeko beharrezko aplikazio eta tresnen trebakuntzan lagunduko diegu (sinadura digitala, posta elektronikoa, bideodeiak…).
- Izen ematea ondorengo formularioaren bidez egin: izen-ematea