SCLF: Smart Collaborative Learning Factory

TOWARDS THE LEARNING FACTORY deituriko Nazioarteko BIP (Blended intensive Programme) ikastaroko tailer bat emango dugu Armeria eskolan eta 10 irakasle eta ikasle internazionalek parte hartu dute; ikastaro hau LCAMP proiektu europarraren barruan sartzen da.
Formakuntza ikastaro honen helburua izan da, bertan parte hartu duten Europako irakasleek “Ikas fabrika” kontzeptua beraien irakaskuntzan txertatzeko eta ezagutzak ingurune industrialetara transferitzeko beharrezko dituzten ezagutza eta trebetasunak ematea. Industria 4.0an zentratuta, hainbat industria-sektoretan erabiltzen diren abangoardiako tresnak, teknikak eta teknologiak aztertu dira ikastaroan.
Parte-hartzaileek esperientzia praktikoa bizi izan dute fabrikazio-ekipo aurreratuekin, digitalizazio-tresnekin eta lankidetza-metodologiekin, eta, horri esker, ikaskuntza-ingurune dinamiko eta erakargarriak sortu ahal izango dituzte. Besteak beste, gure Ikasfabrika muntatze pausuak zeintzuk izan diren azaldu diegu (Estrategiatik hasi eta martxan jartzera arte), ondoren, AMR robot autonomoarekin ariketa praktiko batzuk egin ditugu eta azkenik, gure Ikasfabrika bisitatu dugu. Azken batean, Armeria eskolan Ikasfabriken inguruan daukagun esperientzia hurbiletik bizi izan dute.
Horrez gain, ikastaro honek hezitzaileak beraien ikasteko fabrikak diseinatzera, ezartzera eta egokitzera gidatu ditu, beraien industria- eta erakunde-beharretara egokituta. Berrikuntza, pentsamendu kritikoa eta diziplina arteko lankidetza sustatzean, programa honek irakasleak hezkuntza eta industria praktika adimentsuago eta jasangarriagoetara aldatzeko gaitu ditu.
Lehenengo On-line saioa martxoaren 25ean izan zen. Saio honetan Ikasfabriken ezaugarri nagusiak ikusteaz gain, gai honen inguruko teoria ikusi zuten. Aste honetan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe Integratu desberdinak bisitatuz, ikasfabrika mota desberdinak ikusteko aukera izan dute (Usurbil, Miguel Altuna, Zubiri Manteo, Tolosaldea, Mendizabala, Zornotza, Santurtzi eta Armeria eskola). Gurean batez ere Ikasfabrika baten teknologi robotikoak nola txertatu ikasi dute. Saio praktiko hauen ondoren, apirilaren 11n beste on-line-ko saio bat izango dugu, ikastaroari amaiera emateko.
Esperientzia aberasgarria izan da bai beraientzat eta baita guretzat ere, eurek zertan dabiltzan kontatu digutelako. Zorte on zuen Ikasfabrikak diseinatzen eta martxan jartzen.

Bestalde, Smart Factory magazine digitalaren alea ere jada eskuragarri daukagu.