Saria jaso du Armeria Eskolako Ikasleek eginiko Espiral eskulturak
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen baitan, Gipuzkoako Foru Aldundia hainbat ekintza antolatu ditu; horien artean, “Ekonomia Zirkularra modelatzen” izeneko erakusketa sortu du, eskulturaren bidez lanbide-heziketako hezkuntza-komunitatea, eta hedaduraz, Gipuzkoako gizarte osoa ekonomia zirkularraren inguruan sentsibilizatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, Lanbide Heziketak zeregin garrantzitsua du Ekonomia Zirkularrean, eta Europar Batasunak hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko prestatzeko eta birziklatzeko jarduera-esparru berri gisa aurkezten digu.”Ekonomia Zirkularra modelatzen” erakusketaren edizio berri honetan, Gipuzkoako lanbide-heziketako ikastetxeei dei egiten zaie, ikasle-talde bakoitzak ildo horretan dituen trebetasunak erakuts ditzan, erantsitako oinarrien arabera.
Armeria Eskolak, “Espiral” izeneko eskulturarekin hartu du parte, eta honen sortzaileak, Eneritz Busto, Iratxe Garcia, Iñaki Puche, Beñat Jimenez eta Bittor Zarrabeitia ikasleak izan dira.
Eskultura honen gaia ekonomia zirkularra da, lurrera jaisten diren 7 gezi ditu bi espiralen artean. Goitik behera hasten diren gezi horiek ekonomia zirkularraren zikloaren fase bakoitza adierazten dute:
1_ Lehengaia
2_ Diseinua
3_ Elaborazioaren ekoizpena
4_ Banaketa
5_ Kontsumoa, erabilera eta konponketa
6_ Bilketa
7_ Birziklatzea
Inguruko espiralak gure inguruan organikoki hazten den natura dira, eta funtsezko elementuak dira gure bizitzan, eta horiek dira, aldi berean, zikloa berrezartzen dutenak. Eskultura hau bertikalki planteatu dugu, lurrean jartzeko, gure oinetan, lurrean
baitago lehengaia, gure esku. Hala, erakusketan, birziklatzen dugun bezala, gure munduko biztanle gisa dugun zereginaz jabetzen gara, ez dugula eskultura zapaldu behar, ezta birziklatzearen garrantzia ere.
ZORIONAK IRABAZLEEI!