Raise VET modulu pilotua Irlandan

Martxoaren 31tik apirilaren 4ra, Euskal Herriko eta Alemaniako zortzi ikasle Irlandan egon ziren Raising Awareness Initiative about Sustainability Education in VET (RAISE VET) Erasmus+ proiektuaren baitan, jasangarritasuna eta lanbide-heziketako gaitasun berdeak lantzen.
2023-2024 ikasturtean abian jarritako ekimen honek Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza (ESD) lanbide-heziketan txertatzea du helburu. Proiektuak LHko ikasleei jasangarritasunaren inguruko gaitasunak garatzen laguntzen die, nazioarteko esperientzia aberasgarria eskainiz.
Ikasleek Irlandako ikasketa-sistemari eta eraikuntza zein ingeniaritzaren sektoreetako gaitasun berdeei buruzko ezagutza sakondu zuten. TU Dublin Ingeniaritza Mekanikoko Eskolan eskola teorikoak eta tailer praktikoak izan zituzten, hainbat arlotan esperientzia eskuratzeko:
– Eraikuntzan eta ingeniaritzan trebetasun berdeak
– Energiaren kontserbazioa eta teknologia berdeak
– NZEB (Almost Zero Energy Building) kontsiderazio teknikoak
– Iturgintza, hozte eta aire girotuko oinarrizko trebetasunak
– Industria-isolamenduko teknikak
Gainera, Coláiste Dún Iascaigh (Tipperary) eskolan jasangarritasuna aztertu zuten tokiko zein nazioarteko ikuspuntutik. Ikasleek Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) inguruan landu zituzten arlo ezberdinak, besteak beste:
– Ingelesa eta Komunikazioa: Hizkuntza eguneroko testuinguruetan erabiltzen ulertzea
– Gizarte Hezkuntza: Autokontzientzia, harremanak eta gizarte-gaiak lantzea
– Aplikazio Matematikoak: Zehaztasuna eta fidagarritasuna praktika jasangarrietan aplikatzea
Proiektuaren modulu pilotua hiru herrialdetan garatu da—Euskal Herria, Alemania eta Irlanda—eta maiatzaren 31n amaituko da. LHko ikasleak ahalduntzeko eta praktika jasangarriak sustatzeko ekimen transnazional arrakastatsua izan da.
Europako Klimaren Ituna – Photo Story
RAISE VET proiektuaren baitan sortutako ‘Photo Story’-a aukeratua izan da adibide praktiko gisa eta Europako Klimaren Itunaren webgunean eskuragarri dago. Ikusi hemen.
Raise VET Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.