Mekatronika Industrialeko tailer berriak. Ethazi metodora egokitutako espazioak
Armeria eskolak ekipamendu, metodologia eta espazio berrienak mende bateko esperientziarekin konbinatzen ditu. Horren lekuko dira ikasturte honetan estreinatu ditugun mekatronika industrialeko tailer berriak.
Euskarazko eta erdarazko taldeentzat 85 m2 inguruko bi gela biki sortu ditugu. Espazioak berritzeaz gain gelaren banaketa ETHAZI metodologiara egokitu da. Metodologia honek lan egiteko erak aldatzen ditu eta ondorioz, espazioak, altzariak…
Espazio malguak, irekiak, elkarrekin konektatuak, lan aktibo eta kolaboratiboa ahalbidetzen duten giro-egoerak errazten dituzten espazioak sortzen saiatu gara. Aurrealdean informazio bilaketarako, analisirako eta sormenerako guneak diseinatu dira. Bertan ikasleek jakintza teknikoez gain erantzukizuna, autonomia, ekimena, sormena, talde lana, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna lantzeko diseinatuta dauden erronkak landuko dituzte.
Atzealdean eraikitze eta exekuzio guneak daude, ikasleak aurreko faseetan sortutako ideiak prototipatzeko eta azken produktua fabrikatzeko, batez ere elektrizitate zein automatizazio alorretan. Gune honetan ikasketen alderdi praktikoa landuko da, baita segurtasuna, arriskuen prebentzioa, lanen planifikazioa eta kalitatea ere.
Ikaslea entzule soila izatetik bere ikaste prozesuan protagonista izatera pasatzea da helburua.