Mekanizazioko teknikariak txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuak, konformazioa eta prozedura bereziak gauzatzean espezializatzen dira.
Heziketa-zikloaren helburua gure inguruko enpresetan gehien hedatuta dagoen lanbide-jardueretako batean teknikariak trebatzea da, eta, beraz, gehien eskatzen den lan-profiletako bat da. Zikloa amaitzean, ikasleek lan merkatuan sartzeko edo goi mailako ziklo batean matrikulatzeko aukera dute.
Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak
Tornu eta Fresadora konbentzionalak.
FAGOR, HEIDENHAIN eta FANUC zenbakizko kontrolak dituzten mekanizazio-zentroak eta tornuak.
CORTINI abiadura handiko mekanizazio-zentroa, FAGOR CNC kontrolarekin.
JUNG artezgailu tangentzialak.
DANOBAT artezgailu zilindrikoak.
ONA hari bidezko elektrohigadura makinak eta sartze makinak.
CAD/CAM ordenagailuz lagundutako diseinua eta fabrikazioa: ProCAM softwarea.
Ziklo honetan, txirbil-harroketa, konformazioa eta prozedura berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzen ikasiko duzu, makina-erremintak prestatu, programatu, maneiatu eta lortutako produktua egiaztatuz, kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak betez.
Mekanizazioa da eskualdean gehien zabalduta dagoen jardueretako bat, eta, horregatik, mekanizazioko teknikariak dira inguruko enpresek gehien eskatzen dituzten profilak.
Irteera profesionalak
Tornularia
Fresatzailea
Mandrinatzailea
Makina-erremintako langile doitzailea
Metalen leuntzailea eta erreminten zorroztailea
Metalak lantzeko makinetako langilea
Ziklo honetako curriculuma honela egituratzen da:
Modulua | Ikasturtea | Iraupena |
---|---|---|
Mekanizazio-prozesuak | Lehen ikasturtea | 165 ordu |
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa | Lehen ikasturtea | 363 ordu |
Sistema automatizatuak | Lehen ikasturtea | 165 ordu |
Metrologia eta saiakuntzak | Lehen ikasturtea | 132 ordu |
Interpretazio grafikoa | Lehen ikasturtea | 132 ordu |
Ingeles teknikoa | Lehen ikasturtea | 33 ordu |
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa | Bigarren ikasturtea | 252 ordu |
Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa | Bigarren ikasturtea | 210 ordu |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | Bigarren ikasturtea | 105 ordu |
Enpresa eta ekimen sortzailea | Bigarren ikasturtea | 63 ordu |
Lantokiko prestakuntza | Bigarren ikasturtea | 380 ordu |
Heziketa-zikloaren azken fasean, praktikak enpresan egin ahal izango dituzu (Lantokiko prestakuntza). Nahiago baduzu, bigarren ikasturtea formatu dualean egiteko aukera ere izango duzu, zentroko prestakuntza eta enpresa bateko lana uztartuz eta konpentsazio ekonomikoa jasoz.
Horretarako, besteak beste, sektorean erreferente diren enpresa hauen lankidetza dugu:
Ikaskuntza-prozesua erronketan oinarritutako ETHAZI metodologia kolaboratiboaren bidez gauzatzen da. Bertan, zikloari lotutako gaitasunak landuko dituzu, erronka moduan formulatutako hainbat egoera konponduz. Egoera horiek mekanizazio sektoreko teknikari baten jardunaren benetako arazoak islatzen dituzte.
Ikaskuntza-prozesua berrinterpretatzeak aukera emango dizu zikloari lotutako gaitasun teknikoak eta enpresak gaur egun eskatzen dituen zeharkako gaitasunak lantzeko, hala nola ikasteko autonomia, talde-lana, lankidetza, emaitzetarako orientazioa eta abar.
Ziklo honetako irakasleok kudeaketaz, jarraipenaz eta proposatutako erronkak konpontzen laguntzeaz arduratuko gara.
Helburu horiek lortzeko, diziplina anitzeko ikuspegi batetik ikastea errazten duten espazio malgu eta irekiak ditugu.
Zikloan egiten diren erronkak
KONDIA fresatzeko makinen eta CMZ tornuen bidez mahai-joko bat fabrikatzea.
Spinner bat diseinatzea eta fabrikatzea, CNC HEIDENHAIN eta FAGOR kontrolak dituzten LAGUN eta KONDIA fresatze-zentroen bidez.
CNC FANUC eta FAGOR kontrolak dituzten CMZ tornuen bidez aldaketa-palanka baten pomoa diseinatzea eta fabrikatzea.
Trokel konposatu baten matrizea fabrikatzea, besteak beste, harizko ONA elektrohigadura-makina eta sartze-makinak erabiliz. Sarbide-makinarako behar diren elektrodoak diseinatzea eta fabrikatzea.
DANOBAT artezgailu zilindrikoen eta JUNG planeagailuen bidez pieza-lote bat arteztea.
Zikloa amaitzean, lan-munduan sartzeko aukeraz gain, zure prestakuntza- eta espezializazio-prozesuarekin jarraitu ahal izango duzu. Mekanizazio-zikloko tituludun gisa, besteak beste, honako prestakuntza-ibilbide hauek egin ahal izango dituzu:
Produkzioaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan, goi-mailako zikloa.
Diseinua Fabrikazio Mekanikoan, goi-mailako zikloa.
Mekatronika, goi-mailako zikloa.
Titulazio ofizialik izan ez, baina mekanizazioan arloan lan esperientzia duten langileek konpetentzia profesionalak egiaztatzeko aukera dute Armeriako Eskolan.
Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu
Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.