
IEA-ko 2.mailako ikasleekin bisita
Abenduak 3 an IEA-ko bigarren mailako ikasleekin Mendaron diren bi enpresa bisitatu genituen.
Lehenengo Urkunden izan ginen, Urkundek industriarako eta instalazio berezietarako kableak pertsonalizatu eta prestatzen ditu. Eta beraiek duten biltegi eta lantegian jaso genituen azalpenak.
Ondoren Urkundetik oso gertu dagoen Electricidad Gorosabel bisitatu genuen. Bertan aplikazio industrial ezberdinetarako armairu elektrikoak eta aplikazioak martxan ipintzeko programazioak egiten dituzte. Bailaran horren errotua den Makina Erremintaren sektorera batez ere.
Bi bisitak ere oso baliagarriak izan ziren gure ikasleek beraien etorkizunean izan dezaketen irteera profesionalak bertatik bertara ikusteko aukera izan zutelako.


