WOMENEKIN emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakume ekintzaileen topagune eta konexioa lortzeko Ekingunek antolatutako saioak

WOMENEKIN urtero Ekingunek emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakume ekintzaileen topagune eta konexioa lortzeko gunea eskaintzeko asmoarekin antolatzen duen ekitaldi bat da.
Ekitaldia bi modutan eskainiko dugu: modu presentziala, baimendutako aforoa bete arte eta “streaming” bidez, hala parte hartzea nahiago dutenentzat.

Sektore desberdinetan ekintzialetza bideak egin dituzten hainbat emakume gonbidatu ditugu euren bizipenak kontatzeko (artea, kirola, enpresa, gizarte zerbitzuak, industria…) eta euren arrakastei, gainditu behar izan dituzten zailtasunei, etorkizuneko ikuspegiari eta abarri buruz arituko dira. Hauek dira:

  • NATIVIDAD GARCIA. Nabab consulting-en CEO eta sortzailea, Teknikerren Zuzendaritza Taldeko kidea eta Armeria Eskolako Elkartearen Presidentea.
  • MARTA PROL. KAXA Mugimendu eta Sormen Gunea Elkartearen sortzailea eta Ikom Irudi eta Komunikazioa S.L.-ren ikus-entzunezkoen arduraduna.
  • AMAIUR MAYO. Amaiur Mayo, 10 urtetik gorako ibilbidea du errugbian eta hari esker, hainbat aldiz deitu dute Espainiar selekziora. Erreferentea da euskal selekzioan ere. Gaur egun emakumezkoen senior taldeko kapitaina da eta, harekin, lehengo aldiz, Euskal Liga irabazi dute eta Ohorezko A mailara igo dira.

Ez ezazu galdu emakume ausart, argi, lehiakor eta ekintzaile hauekin kontaktuan jartzeko aukera!

Hasiera:

18:00

Abenduak 15, 2020

Bukaera:

20:00

Abenduak 15, 2020