Mogel Iturburu ikastolako ikasleen bisita

Maiatzaren 11 eta 18an J.A Mogel Iturburu ikastolako Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek bisitatuko gaituzte. Guztira 80 ikasle izango dira, lau taldetan banatuta, bi talde eguneko.
Ikasleek Altxorraren bila jokoan jolastuko dute, giltzarrapo batez itxitako kutxa bat ireki eta barruan dagoen altxor sekretua jasotzean datzana. Giltzarrapoaren irekiera-kodea lortzeko, ikasleek gure eskolako tailerretan banatuta dauden hainbat proba gainditu beharko dituzte.

Hasiera:

09:30

Maiatzak 11, 2023

Bukaera:

09:30

Maiatzak 18, 2023