LCAMP Smart Collaborative Learning Factory nazioarteko tailerra

TOWARDS THE LEARNING FACTORY deituriko Nazioarteko BIP (Blended intensive Programme) ikastaroko tailer bat emango dugu Armeria Eskolan eta nazioarteko 17 irakaslek parte hartuko dute. Ikastaro honen helburua da parte hartzen duten  irakasleek “Ikasfabrika” kontzeptua beraien irakaskuntza metodologian integratzeko beharrezko duten ezagutza eta gaitasun praktikoak jasotzea, eta aldi berean, ezagutza hauek industria eremuetara bideratzeko gaitasunak hartzea.
Lehenengo On-line saioa martxoaren 25ean izan zen. Saio honetan Ikasfabriken ezaugarri nagusiak ikusteaz gain, gai honen inguruko teoria ikusi zuten. Aste honetan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe Integratu desberdinak bisitatuz, ikasfabrika mota desberdinak ikusteko aukera izango dute (Usurbil, Miguel Altuna, Zubiri Manteo, Tolosaldea, Mendizabala, Zornotza, Santurtzi eta Armeria eskola). Gurean batez ere Ikasfabrika baten teknologi robotikoak nola txertatu ikasiko dute. Aurten izandako esperientzia azaldu ostean, tailer praktiko bat egingo dugu eta gure Ikasfabrika ezagutuko dute. Saio praktiko hauen ondoren, apirilaren 11n beste on-line-ko saio bat izango dugu, ikastaroari amaiera emateko.

Hasiera:

14:00

Apirilak 2, 2025

Bukaera:

17:00

Apirilak 2, 2025

Non:

Espezializazio tailerra