Armeria Eskolan badakigu mundu gero eta digitalago batean, enpresek beren negozio-ereduak aldatu behar izan dituztela; digitalki eraldatu behar izan dute bizirik irauteko.
Enpresa horiei guztiei digitalizazio-prozesuan laguntzeko, espezializazio berri bat jarri dugu martxan: “Industria Mantentzearen Digitalizazioa”, enpresetan lanpostuak betetzeko gai izan daitezen profesional berriak prestatzera bideratua.
Jardunaldi honetan, prestakuntza berri honen berri emateaz gain, enpresetan eraldaketa digitalari ekitearen garrantziaz hitz egingo dugu.
Honako hauek izango ditugu:
– JON GURRUTXAGA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Nazioartekotze zuzendaria.
– JOSU ANSOLA: Izarra Centreko IoT-eko arduraduna.
– NEREA ZAMACOLA: Lan Harremanen zuzendaria ADEGIn.
– IÑIGO FUENTE: Industria 4.0 arduraduna BIELE GROUPen.
– IMANOL URREISTI: Armeria Eskolako zuzendaria.
Jardunaldia datorren azaroaren 17an, osteguna, ospatuko da 12:00etatik 13:00etara.
Informazio gehiago eta izena emateko: elkartea@armeriaeskola.eus / 943 20 32 44.