Martxoaren erdialdera, Armeria Eskolako Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak Batzar Orokorra (hasieran martxoaren 13rako finkatu zena) atzeratzea erabaki zuen, COVID 19aren ondorioz. Une honetan gertatzen ari den bilakaeraren arabera, Elkartearen Batzarra datorren urriaren 2an ospatuko da, eguerdiko 12:00etan, formatu digitalean, parte-hartzaileen segurtasunari eta osasunari lehentasuna emanez.
Batzar honen helburua 2019ko proiektuak azaldu eta 2020an aurrera eramaten gabiltzanak aurkeztea da. Gaur egun Elkartea 63 enpresa kolaboratzailez osatuta dago.
Antolatutako ekitaldian parte hartu ahal izateko, 943 20 32 44 telefonora deitu edo elkartea@armeriaeskola.eus -era idatzi daiteke izena emateko.