Espezializazio berria: INDUSTRIA-MANTENTZEAREN DIGITALIZAZIOA
2022-23 ikasturtean espezializazio berria eskainiko du Armeria Eskolak: Industria-mantentzearen Digitalizazioa, D ereduan emango dena.
Mantentzearen digitalizazioaren esparruan, produkzio-sisteman gertatzen diren berrikuntzei azkar erantzutea da espezializazioaren xedea, enpresen beharrak asetuz eta profil teknologiko egokia duten profesionalak formatuz.
Espezializazioaren konpetentzia orokorra
Industria-inguruneetan mantentze-lanak digitalizatzeko proiektuak ezartzea eta kudeatzea, azken belaunaldiko teknologiak aplikatuz eta kalitate-, segurtasun- eta ingurumenarekiko errespetu-baldintzak betez.
Lanbide-ingurunea
Espezializazio hau egiten duten pertsonek beren jarduera gauzatu ahal izango dute industria-mantentzearekin zerikusia duten kudeaketa eta digitalizazio sektoreetako enpresa publiko eta pribatuetan. Hauek dira lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak:
- Mantentze-lan industrialen digitalizazioan espezialista
- Automatizazio eta digitalizazio industrialean aditua.
- Digitalizazio industrialeko arduraduna
Lanbide-moduluak
Espezializazioaren edukiak bost modulu hauetan banatu dira:
- Metrologia eta instrumentazio adimenduna.
- Mantentze industrialaren estrategiak.
- Segurtasuna industria-mantentzean.
- Makineria, sistemak eta ekipoak monitorizatzea.
- Mantentze-lanetan laguntzeko sistema aurreratuak.
Sarrera baldintzak
Industria-mantentzearen digitalizazioa espezializazioan sartzeko beharrezkoa da aurretik goi mailako heziketa ziklo bat egina izatea, titulu hauetakoren bat eskatzen da:
- Produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan, goi-mailako teknikaria
- Kimika industrialeko goi-mailako teknikaria
- Proiektuak eta instalazio termikoak eta fluidodunak garatzeko goi-mailako teknikaria
- Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko goi-mailako teknikaria
- Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria
- Elikagaien industriako prozesuetako eta kalitateko goi-mailako teknikaria
- Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikaria
- Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria
- Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako teknikaria
- Automatizazioko eta robotika industrialeko goi-mailako teknikaria
- Produktu farmazeutikoak, bioteknologikoak eta antzekoak fabrikatzeko goi-mailako teknikaria
Aurrematrikula
Aurrematrikula-epea maiatzaren 9tik 27ra bitartekoa da eta kurtsoa irailean hasiko da. Guztira, 950 ordu izango ditu, horietatik 350 pratikaldikoak izango direlarik.
Informazio gehiago
Maiatzaren 9an, astelehenean, arratsaldeko 6etan, informazio saioa izango dugu Armeria Eskolan.