Armeria Eskola – Ermua BHI teknologia elkarlana
STEM zaletasunak gazteen artean zabaltzeko asmoz, Armeria Eskola hainbat proiektu garatzen ari da inguruko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin.
DBH-n teknologia arloa praktikoago bihurtzeko, ikasturte honetan ERMUA BHI-ko 4. mailako 30 ikaslek -teknologia gelan pneumatika ariketak landu ostean- instalazioaren muntaketa Armeria Eskolako tailerrean egin dute. Mekanikako irakasle teknikoek pneumatika arloko kontzeptuak azaldu ostean, ikasleek zirkuitu pneumatikoen ariketak landu zituzten simuladoreak erabiliz eta instalazio pneumatikoen erabilera ikusi zuten ikastetxeko makina ezberdinetan.
Eskolako instalazioen bisita egin ostean, 3D inprimagailuak martxan jartzeko eragiketak nola egiten diren ikasi zuten eta haien zaletasunekin lotutako hainbat pieza egin zituzten, hala nola Realeko eskudoa eta trofeo bat.
Ekimenak oso balorazio positiboa jaso du bi aldeetatik eta hurrengo ikasturtean proiektu berarekin jarraitzeko konpromisoa agertu dute. Izan ere, zentroan dugun teknologia inguruko ikastetxeekin partekatzea eta, oro har, gizartearekin harremanak sendotzea Armeria Eskolako estrategietaren parte dira.