DAGOENEKO ESKURAGARRI DAGO LEHIAGUNE-BPTDko DOITASUNEZKO MEKATRONIKAKO ENPRESA-GAITASUNEN MAPA INDUSTRIALA
Lehiagune, tokiko enpresek bultzatutako eta Armeria Eskola Elkarteak sortutako ekimena, BPTD Enpresa Elkartearen, www.bptd.eus , foro aitzindaria izan zen.
BPTD Enpresa Elkartearen helburu nagusia barrutiko industriaren hazkundea bultzatzea da. Bere ikuspegia BPTD barrutiko ekosistema industriala soluzio mekatronikoetan eta doitasun-teknologietan lider bezala kokatzera bideratuta dago. Horretarako, lau lan-ildo nagusi ditu: enpresen arteko lankidetza eta publiko-pribatua, talentua sortzea, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzea eta enpresa-jarduera berria.
Enpresek modu adostuan definitu dute doitasunezko mekatronika: “BPTD barrutiko ekosistema industrialaren gaitasun bateratu eta nabarmena”. Kontzeptu horrek aukera ematen du industria-enpresa eta BPTD barrutiko industriari laguntza ematen dien enpresen esperientzia eta gaitasunak biltzeko, gaitasun bateratua, komuna, ikusgarria eta arrakastetan oinarrituta dagoena definituz eta ibilbidea eta hazteko ahalmen handia duena. Azken batean, barrutiko industria nazioartean kokatzea ahalbidetuko duen gaitasun bateratua.
Puntu honetan, hasierako testuinguru-tresna bat izateko beharra identifikatzen da, inguruko enpresen gaitasunak, eta balizko osagarriak modu ordenatuan identifikatzeko eta erakusteko balioko lukeena. Baterako potentziala kanpotik erakutsiko duen mapa bat, eta era berean barnean elkar ezagutzea ahalbidetuko duen tresna bat, eta nola ez, ekosistemaren abiapuntua aztertzea eta barrutiak bere helburuak lortzeko aurre egin behar dituen baterako erronkak identifikatzea ahalbidetuko lukeen mapa bat.
Tresna hori “Lehiagune-BPTD doitasun-mekatronikako enpresa-gaitasunen mapa industriala” da, Ermuko Udalaren eta Izarra Fundazioaren finantzaketari esker egin dena.
Mapa honen bidez, enpresen gaur egungo eskumenak kokatu nahi dira, barrutiaren gaitasun bateratuaren inguruan, doitasunezko-mekatronika bezala definitu dena, baina, era berean, erronka, helburu eta banakako estrategiak aztertuz, lankidetzarako espazio potentzialak identifikatu nahi dira, banakako erronkak gainditzen laguntzeaz gain, erronka bateratu handiagoak definitzen eta lortzen lagunduko dutenak, BPTDk markatutako ikuspegia lortzen lagunduko dutenak.
Hurrengo estekan, 48 enpresa sakon elkarrizketatu ondoren ateratako ondorioak jasotzen dituen dokumentua deskargatu dezakezue.
Dokumentua deskargatzeko sakatu hemen.