Basque Smart Forest proiektuak Ikasaenpresa saria jaso du
Urtero bezala, Tknika Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroak Ikasenpresa negozio ideien lehiaketa jarri du abian. Lehiaketa honen helburua ikasleen ekimen ekintzailea, lankidetza, balioak eta talentuaren garapena sustatzea eta negozio-aukera onak izan daitezkeen ekimenak antzematea da.
Mantentze-lan elektronikoa zikloko 2. mailako ikasleek zerbitzu-ideia onenaren saria eskuratu dute Basque Smart Forest proiektuari esker. Negozio idea honek, IoT garatzaile enpresa bat sortzea proposatzen du, inguruko behar digitalak identifikatu eta soluzioak ezartzea xede izango duena. Enpresa simulazio honetan, ingurune konkretu bat digitalizatzea proposatu da: gure mendietako basoak eta landaketak. Bezero potentzialak udaletxeak eta basogintza enpresak dira. Hala ere, eredua guztiz eskalagarria da beste ingurune batzuetara: industria, zerbitzuak etab.
Simulazio honetan basoak digitalizatzeko soluzio bat proposatzen da, basoaren egoera neurtzea eta monitorizatzea ahalbidetuko lukeena. Lortutako datuak tratatuz, arazo forestalak aurreikustea eta modu azkarrean tratatzea lortzen da, zaintzako estrategia hobeak sortzen lagunduz. Basogintzaz haratago, basoan jasotzen diren datuen bistaraketa dashboard ala errealitate areagotua erabiliz egiteak, basoa bera herritarrei hurbiltzea lortuko luke, inguru naturalekiko sentsibilizazioa landuz. Hau lortzeko hainbat teknologiaren integrazioa behar da: sentsore adimentsu konektatuak, informazioaren bidalketa telematikoa, errealitate areagotua, etab.
Lan bikaina ekipo, ZORIONAK!