Ethazi erronken aurkezpenak.
Ethazi metodologian, ikaskuntza-eredu guztia erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren inguruan antolatzen da. Garatu nahi diren konpetentzia teknikoetan zein autonomia, talde-lana, aparteko emaitzetarako orientazioa eta antzeko zeharkako konpetentzietan oinarrituz, egoera problematiko bat planteatzen da, jarraian, egoera hori erronka bihurtu eta soluzio hoberenak klasean garatuz.
Ziklo bakoitzak bere erritmoa eraman badu ere, gaur egun, esan dezakegu Armeria Eskola osora hedatuta dagoela Ethazi metodologia. Orain helburua beste bat da, arazo horiek ahalik eta errealenak izatea da, hau da, enpresetan ematen diren kasuetara hurbiltzea.
Bigarren mailako ikasleak enpresetara doazen data hauetan, ziklo gehienak euren erronkak aurkezten ari dira. Horietariko bat da Mekatronika Industriala eta hemen duzue bertako ikasle talde batek egindako lanaren bideoa.