Martxoko azken astean ongizate emozionalaren astea izango dugu Armeria Eskolan, aurten lehenengoz.
Tailer, mahai-inguru eta dinamika ezberdinak antolatzen gabiltza eskolako ikasleekin lantzeko:
- Martxoaren 24an emango diogu irekiera asteari, eta Zuhaitz Gurrutxagaren testigantzarekin hasi eta ikasleekin osasun mentalaren gaineko dinamika bat landuko dugu.
- Martxoaren 25ean Maitane Ormazabalen eskutik ‘mugikorraren eragina osasun mental eta emozionala’ hitzaldia izango dugu, ondoren hainbat gonbidaturekin batera mahai ingurua izango dugularik.
- Martxoaren 26an, AGIFES elkartearen testigantza jaso, eta suizidioaren gaineko dinamika landuko dugu gure ikasleekin batera.
- Martxoaren 27a, aurreko egunetan landutako guztitik, ikasleen hausnarketa bilatuko duen saioa prestatzen gabiltza.
- Bukatzeko, martxoaren 28an, astean zehar egindako lanketen ondorioak partekatu, eta itxiera emango diogu asteari mahai-inguru eta hitzaldi batekin. Mahai-inguruan besteak beste Armeria Eskolako zuzendari, orientatzaile eta Armeria eskola elkarteko partaideak izango dira.