Lanera Bideratuz II Programako parte-hartzaileen %50ak enplegua lortu du.
Armeria Eskola Elkarteak (AAE), Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin, LANERA BIDERATUZ II izeneko gizarteratze- eta laneratze-programa bat jarri zuen martxan irailean. Programa hau langabetuei zuzendua zegoen, laneratzea errazteko helburuarekin.
Dagoeneko amaituta dagoen ekimen honen helburua 15 parte-hartzaileen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea izan da, lan-merkatuan sartzen laguntzeko beharrezkoak diren tresnak, baliabideak eta trebetasunak emanez.
Programaren fase guztiak egin ondoren, emaitzak oso onak izan direla esan dezakegu, parte-hartzaileen % 50ek enplegua lortu baitute. Era berean, gainerako parte-hartzaileek Elkarteak gomendatutako prestakuntza kualifikatzaileren bat egitea erabaki dute, euren interesen eta helburu profesionalaren arabera, enplegua aktiboki bilatzen jarraitzeaz gain.
Parte-hartzaileen asebetetze orokorrari dagokionez, batez besteko balorazioa 9,25ekoa izan da.
Guzti honengatik esan dezakegu programa arrakastatsua izan dela, proposatutako helburuak lortzeaz gain, gainditu ere egin baitira.