EuskoSkills lehiaketak irabazi ondoren, Armeria Eskolako lau ikasle eta hiru irakasle Madrilgo (IFEMA) azoka-esparruan lehiatuko dira, martxoaren 22tik 25era. Hauek dira euren izenak:
- Amets Aierdi eta Jokin Altuna, Asier Gabilondo irakaslearen tutoretzapean, Mekatronika arloan
- Imad El Hachmi, Joseba Altunaren gidaritzapean, Instalazio Elektrikoak arloan
- Oussama Benrkia, Luis Palaciosen gidaritzapean, Zenbakizko Kontrola CNC. Fresaketa arloan
Irabazleek Euro Skills eta World Skills txapelketetan parte hartzeko aukera izango dute.