Armeria Eskola-56

Ekipo elektroniko integratuetako teknikari espezialistak prototipatu elektronikoan ezagutza aurreratuak dituzten profesionalak dira, eta horrek oso baliotsuak egiten ditu kontrol elektroniko integratuak (embedded) behar diren industria-sektoreetan.

Espezializazioa goi mailako heziketa-ziklo baten prestakuntza osatzen duen  hirugarren urtea da. Espezializaio honek enpresek elektronika integratuaren arloan eskatzen dituzten lanbide-profil kualifikatuen beharrei erantzuten die. 4.0 industriak elektronika eremu guztietan integratzen duenez, gero eta beharrezkoagoak dira kalitate kontrol metrologikoari buruzko ezagutzak.

Ikastaro mota: Ekipo elektroniko integratuen garapenean espezializazioa. (2016ko abenduaren 23ko Agindua, III. eranskina)

Espezializaziorako sarbidea ematen duten zikloak: Mantentze-Lan Elektronikoa eta Automatizazioa eta Robotika Industriala

Iraupena: 2000 h guztira = 1400 h enpresa + 600 h formakuntza zentroan

Formatua: prestakuntza duala (prestakuntza eta lana integratuz).

Armeria Eskolak emandako espezializazioa, ULMA Embedded Solutions enpresarekin lankidetzan.

Laneratze-tasa erabatekoa

Lan-poltsa

Metodologia berritzaileak

Nazioartekotzeko bekak

Heziketa duala

Hauek dira, besteak beste, zikloan lantzen diren ekipoak eta teknologiak

  • Zirkuitu inprimatuen diseinua eta fabrikazioa (ALTIUM DESIGNER)

  • ARM (NXP) mikroprozesadoreen arkitektura eta programazioa, CODEWARRIOR garapen-tresnarekin.

  • FPGA-k programatzea XILINX Artix7-aren bidez, BIVADO garapen tresnekin.

  • Datuak eskuratzea (NI myDAQ) eta sistema txertatuak (NImyRIO) LABVIEW bidez programatuak.

  • Potentzia-Elektronika kontrolatzeko printzipioak.

Zirkuitu inprimatuaren xaflak eta horietan osagai elektronikoak muntatzeko lanak diseinatzea, kudeatzea eta gainbegiratzea, bai prototipoen prozesuetan, bai produkzio-prozesuetan. Kontrol mikroprogramagarriko ekipo elektronikoak eta kontrol- eta potentzia-ekipo elektronikoak diseinatzea, fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea. Hori guztia kalitate-irizpideak, segurtasun-baldintzak eta indarrean dauden araudiak betez.

Irteera profesionalak

  • MFAko aholkularia (Design For Manufacturing) diseinu sailean.

  • Prototipatze elektronikoaren arduraduna.

  • Serieko fabrikazioaren arduraduna.

  • Testatzeko eta martxan jartzeko arduraduna.

  • Aplikazio elektronikoen prototipoen garatzailea eta muntatzailea.

Espezializazioa formatu dualean garatzen da; aurrez aurreko prestakuntza 600 orduko da, eta enpresako egonaldia 1400 ordukoa. Armeria Eskolak eta Ulma Embedded Solutionsek elkarlanean ematen dute ikastaroa, Eibarko Armeria Eskolako instalazioetan.

Hauek dira espezializazioaren eduki- eta iraupen-blokeak:

Ikaskuntza-esparruakOrdutegia esleitzea
Zirkuitu elektronikoen eskemak diseinatzea eta marraztea eta zirkuitu inprimatuen plakak diseinatzea. Zirkuitu inprimatuen prototipoen eta serie-plaken eraikuntza eta muntaia kudeatzea160 ordu
Mikroprozesadoreetan eta/edo mikrokonputagailuetan oinarritutako kontrol mikroprogramagarriko ekipo elektronikoak diseinatzea, fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea140 ordu
Gailu logiko programagarrietan (FPGA) oinarritutako kontrol mikroprogramagarriko ekipo elektronikoak diseinatzea, fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea80 ordu
Datuak eskuratzeko eta erregulazio-kontroleko ekipo elektronikoak diseinatzea, fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea140 ordu
Potentziako ekipo elektronikoak diseinatzea, fabrikatzea, muntatzea eta mantentzea80 ordu

Las empresas que en las ediciones anteriores han participado en la especialización son las que a continuación se muestran:

1
2
3
4
Diseño sin título-20
5
6
Diseño sin título-19
1
2
3
4

Informazio gehiago nahi baduzu, eskatu

Zikloari buruzko argibide gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.