Armeria Eskola Elkartearen Batzar Orokorra

Fernando Romay, izango da gonbidatua Armeria Eskola Elkartearen Batzarrean

Une honetan bizi dugun osasun-egoera dela eta, Elkartearen Batzarra martxoaren 26an egingo da, 12:00etan, formatu digitalean, bertaratutakoen segurtasuna eta osasuna lehenetsiz.

Aurtengo batzarra berezia izango da. Lehenengo zatia bazkideei zuzenduta egongo da; izan ere, proiektuak aurkezteaz gain, barruko beste gai batzuk jorratuko dira, Lehendakaritza berritzea edota Estatutuen egokitzapena, besteak beste.

Hala ere, bigarren zatia irekia izango da; enpresen arteko lankidetza bultzatzeko aukera baliatu nahi da, enpresen arteko dinamika parte-hartzaile baten bidez, “Industria-eraldaketaren erronkari aurre egiteko talentu-premiei” begira, Marisa Arriola eta Natividad García-ren lankidetzarekin.

Ekitaldia Fernando Romay-ren eskutik amaituko da, “El valor de la diferencia” izeneko hitzaldi baten bidez.

Enpresa-dinamikan zein hitzaldian parte hartzeko aukera izango dute interesa duten guztiek.

Informazio gehiagorako edo antolatutako ekitaldian parte hartzeko, izena eman daiteke 633 90 93 88 telefonora deituz edota elkartea@armeriaeskola.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Hasiera:

12:00

Martxoak 26, 2021

Bukaera:

14:00

Martxoak 26, 2021