Martxan dauden proiektuak

Ideien Zorroa

Hezkuntzak eta gure ikastetxeak aurrera egin dezaten, ezinbestekoa da berrikuntza arlo guztietara hedatzea, bai esparru teknologikora zein besteetara, eta horretarako zaintza edo bigilantzia sistematika bat ezarri behar da. Ideia-Zorroa zaintza horren testuinguruan kokatzen da.

Sistematika horren lehen pausoa Armeria Eskolako langile guztien berrikuntza, hobekuntza edo aldaketa ideiak biltzea da, horretarako formulario bat betetzen delarik. Formularioa Berrikuntza Zuzendariak jasotzen du eta ideia bidali duen pertsonarekin kontaktuan jartzen da argibideak eskatu eta ideia garatzeko. Garatutako ideiak IDEIEN TXOKOAN gorde eta prozesuen jabeekin aztertzen dira, ardatz estrategikoekin lerrokatuta al dauden eta gaian aditurik ba al dugun baloratuz. Azkenik, aukeratuak izan diren ideiak aurreproiektuen portafolioan sartuko dira eta Estrategia Foroak erabakiko du ideia horiek ikastetxeko estrategian eta urteko planetan nola txertatu.

Mota: Berrikuntza esparrua

Laguntzailea: Armeria Eskola

Arduradunak: Esther De La Fuente Iglesias

Kolaboratzaileak: Armeria Eskolako langileak

2020tik aurrera

Aulki Robotizatu Autonomoa

Aulki autonomoa, eskola ondoan dagoen ASPACE erakundean, gurpildun aulkiak erabiltzen dituzten umeei zuzendutako proiektua da. Proiektu honetan, ume hauek modu autonomoan mugitzeko plataforma bat garatuko da, Diseinua Fabrikazio Mekanikoan eta Elektronika departamentuen artean.

Plataforma edozein erroberadun aulkitara atxikitzeko diseinatuko da, bertan dituzten edozein aulkirekin erabili ahal izateko. Plataformak mikrokontrolagailu bat izango du eta funtzionatzeko era desberdina izateko programatuko da: ibilbide automatikoa, joystick bidez gidatua etab.

Proiektua, elektronika lehen mailako ikasleekin erronka bat gauzatzeko ere erabiliko da.

Mota: Barneko proiektua.

Laguntzailea: Aspace

Arduraduna: Joseba Etxaniz eta Enaitz Eizagirre

Kolaboratzaileak: Tknika

2021 ikasturtetik aurrera

Tailerreko baliabideak 4.0-industriarantz biki digitalen laguntzaz

Proiektu honek kontzeptu bi uztartzen ditu, batetik biki digitala eta bestetik murgiltze gela interaktiboa. Helburua biki digitala murgiltze gela interaktiboetan ezartzea da.

Biki Digitalaren teknologiak bultzada handia izan du dituen abantaila hauengatik:

  • Benetako inbertsio baten aurretiko froga erreala egiteko aukera eskaintzen du.
  • Instalazioetako berariazko probak egin ahal daitezke.
  • Funtzionamendua gainbegiratu daiteke
  • Disfuntzioak aurreikustea eta zergatiak aztertzea ahalbideratzen du.
  • Instalazioarekin elkarreragiteko aukera ematen du
  • Formaziorako aukera eskaintzen du

Makina edo instalazio baten atal mekanikoak simulatzeko SIEMENS NX eta MCD (Mechatronic Concept Design)  softwareak erabiliko dira, automatizatzeko Tia Portal programa eta biak uztartzeko PLCSIM advanced softwarea.

Ingurune birtualetan ahalik eta modu errealenean murgiltzeko DIGALIX etxeko hiru pantaila interaktibo erabiliko dira eta esperientzia areagotzeko SIEMENS NX design VR softwarea.

Proiektu honek  Mekatronika Industriala eta Automatizazio eta Robotika Industriala zikloetako ikasleei Biki Digitalari buruzko gaia lantzeko aukera emango die, beraien esperientzia eta curriculuma aberastuz.

Mota: Ikastetxe arteko proiektua.

Laguntzailea: Tknika

Arduraduna: Eneko Ansotegi

Kolaboratzailea: Bergarako Miguel Altuna ikastetxea

2022-2023 ikasturtea

Nodo Fabrikazioa Aurreratua

Nodo honen helburua LHko ikastetxeak fabrikazio aurreratuaren esparruko azken joeretan parte hartzera bultzatzea da, ezagutzak euskal enpresa-sarearen egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzeko. Horretarako, nodo honek LHko ikastetxeei ezagutarazten zaien lehentasun-mapa bat sortzeko behar den zaintza teknologikoa egiten du. Azterlan hori da proiektu posibleak identifikatzeko eta proiektu berriak abian jartzea sustatzeko oinarria. Proiektu posibleez gain, nodo horiek ikastetxeen arteko sinergiak eta lankidetzak sor daitezkeen espazioak dira.

Fabrikazio aurreratuko nodoa Euskadiko LHko Berrikuntzako Euskal Sistemaren barruan abian dagoen sare-nodoetako bat da. Sare-nodo horien bidez berrikuntza-estrategia aztertu eta LHko ikastetxeen sarera zabaltzen da. Horrela, Euskadiko Lanbide Heziketa Euskadiko Espezializazio Adimenduneko RIS3 estrategiaren eremu estrategikoekin lerrokatzen da.

Mota: Berrikuntza nodoa

Laguntzailea: Tknika

Arduraduna: Luis Palacios

Kolaboratzaileak: CIFP Bidasoa LHII, Usurbilgo Lanbide Eskola, CIFP Miguel AltunaLHII, CIFP Fadura LHII, IMH, Politeknika Ikastegia Txorierri, Egibide Jesus Obrero

2018tik aurrera

Nodo Fabrika Digital eta Konektatua

Nodo honen helburua LHko ikastetxeak fabrika digital eta konektatuaren esparruko azken joeretan parte hartzera bultzatzea da, ezagutzak euskal enpresa-sarearen egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzeko. Horretarako, nodo honek LHko ikastetxeei ezagutarazten zaien lehentasun-mapa bat sortzeko behar den zaintza teknologikoa egiten du. Azterlan hori da proiektu posibleak identifikatzeko eta proiektu berriak abian jartzea sustatzeko oinarria. Proiektu posibleez gain, nodo horiek ikastetxeen arteko sinergiak eta lankidetzak sor daitezkeen espazioak dira.

Fabrika digital eta konektatuaren nodoa Euskadiko LHko Berrikuntzaren Euskal Sistemaren barruan abian dagoen sare-nodoetako bat da. Sare-nodo horien bidez berrikuntza-estrategia aztertu eta LHko ikastetxeen sarera zabaltzen da. Horrela, Euskadiko Lanbide Heziketa Euskadiko Espezializazio Adimenduneko RIS3 estrategiaren eremu estrategikoekin lerrokatzen da.

Mota: Berrikuntza nodoa

Laguntzailea: Tknika

Arduraduna: Asier Uskola

Kolaboratzaileak: CIFP Mendizabala LHII, CIFP Tartanga LHII, Centro-Maristak Durango, Mondragon Unibertsitatea – Goi Eskola Politeknikoa, IES Xabier Zubiri Manteo BHI

2018tik aurrera

Bukatutako proiektuak

Delta robota

Delta robotak oso eraginkorrak dira industriako hainbat alorretan  (elikagaien industria, pisu gutxiko piezen handling-a…) eta ez daude lanbide heziketako ikastetxetan hedatuak.  Bestalde, Armeria Eskolan Siemens etxeko ekipamenduekin eskarmentua dugu, bai eta diseinu mekanikoan eta muntaian ere. Jakintza guzti horiek eta gaur egungo aurrerapen teknologikoak uztartuz, Delta Picker motako robot bat egiteko proiektu hau martxan jarri dugu.

Siemens etxeko Motion Control eragingailuak, S71517TF PLC bat, mekanizatutako edo fabrikazio aditiboz egindako piezak, eta pieza komertzialak erabiliz, Delta Picker motako robot bat egitea da helburua. Robotaren diseinua Biki Digital baten bitartez simulatu eta baliozkotuko da, baita Industria 4.0 teknologia gehienak uztartu ere (RFID irakurgailua, ikusmen sistema, IoT, Safety integratua).

Mota: Ikastetxeko proiektua

Laguntzaileak: Tknika eta Sailburuordetza

Arduradunak: Asier Gabilondo, J.I. Gabilondo, Alazne Rementeria eta Igor Ibarluzea

Kolaboratzailea: Armeria Eskolako lan-taldea

2022-2023 ikasturtea

Makinen arteko komunikazio adimentsua

Industria 4.0 esparruan, funtsezkoa ikusten da ekoizpen- eta neurtze-makinen arteko komunikazio adimenduna garatzea, eta horixe izango da proiektu honen helburua: tornu-makina eta laser-neurgailu baten arteko komunikazio garatzea.

Makinak eta neurgailuak zelula autonomo bat osatuko dute. Tornua mekanizatzen ari den pieza laser bidez neurtuko da, eta detektatutako neurketak tornura bidaliko dira unean uneko akatsak konpentsatzeko.

Mota: Ikastetxeko proiektua

Laguntzaileak: Tknika eta Sailburuordetza

Arduraduna: Luis Kortabitarte

Kolaboratzaileak: CIFP Fadura LHII eta Sariki Metrologia

2022-2023 ikasturtea

Industria 4.0: Lantegi adimendunak

4.0 Industria, industria-ekonomiaren korronte nagusi bihurtu da. Termino hori 2010eko hamarkadaren hasieran sortu zen Alemanian, industriaren eraldaketa digitalaren prozesuari izena emateko, eta gaur egun oso presente dago industria osatzen dute azpisektore guztietan.

Armeria Eskolan industria 4.0-rekin lotutako teknologiak garatzeko zelula integratu bat instalatu dugu, ekoizpen prozesuak simulatzen dituena. Zelula integratua erabiliz, ikasketa-jarduerak garatu eta ondorengo teknologiak hauek landuko dira: Bisio artifizialeko kamerak, RFID identifikatzaile eta irakurleak, IO-Link sentsore adimendunak, MES ekoizpen kudeaketa sistema, komunikazio industrialak, HMI pantailak… 

Proiektu honen bidez, ikasleak inguru industrial aurreratuetan lan egiteko prestatuko dira, eraldaketa digitalak dakartzan erronkei aurre eginez.

Mota: Ikastetxe arteko proiektua.

Laguntzailea: Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa

Arduraduna: Jon Gisasola

Kolaboratzaileak: ES Antonio José Cavanilles, IES Sáenz de Buruaga, CIP Tafalla eta CIFPA Aragón

Ikasturteak: 2021/22 eta 2022/23

Sentsore adimendunak eta zibersegurtasuna

Sentsore adimendunek informazioa sortzen den tokian bildu eta prozesatzen dute eta automatizazioaren “begi eta belarri” lanak egiten dituzte. IO-Link sistemari esker, sentsoreak eta eragingailuak prozesuen parte aktiboa bihurtu dira. Igorle gisa, modu autonomoan jakinarazten dituzte akatsak eta kontrol-egoerak. Hartzaile gisa, itzulera-seinaleak jasotzen dituzte eta prozesatu egiten dituzte. Horren emaitza kostuak balio-kate osoan optimizatzea da.

Bestalde, zibersegurtasuna lehentasun bihurtu da enpresentzat. Eraso zibernetikoek ugaritu egin dira azken aldian eta enpresak profil espezializatuak txertatzen ari dira, erasoak detektatu, prebenitu, gainbegiratu eta zuzentzeko.

Mota: Ikastetxe arteko proiektua.

Laguntzailea: Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa

Arduraduna: Asier Uskola

Kolaboratzaileak: Festo Automation, CIFP Repelega LHII, IES Zapatón eta JOSEP BRUGULAT institutua

Ikasturteak: 2021/22 eta 2022/23

4.0 Gailu adimenduna eta elkarlanekoa

Proiektu honen bidez, gailu adimendunak eta lankidetzakoak diseinatu eta fabrikatuko dira, benetako lan-ingurune batean gizakiekin elkarreragin fisikoa izateko.

Gailu horiek informazioa modu seguruan trukatuko dute 4.0 industriako teknologia disruptiboen bidez, hala nola gauzen Interneta, zibersegurtasuna eta cloud soluzioak. Gainera, gailuaren zenbait zati 3D teknologiarekin fabrikatuko dira.

Gailu horren garapena, diseinua, kontrola eta inplementazioa Siemens teknologiaren bidez egingo da, landuko diren atalak hauek izango direlarik: ardatz elektrikoen mugimenduak kudeatzea eta kontrolatzea, gailuaren funtzionamendua kontrol pantailetan bistaratzea, pertsonen segurtasuna bermatzea, maila guztietan komunikatzea eta modu erreal eta eraginkorrean instalazioa abian jartzea.

Mota: Ikastetxe arteko proiektua.

Laguntzailea: Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa

Arduraduna: Asier Gabilondo

Kolaboratzaileak: Siemens S.A., Casa Salesiana “Ntra. Sra. Del Pilar” (Zaragoza), Juan Bosco (Zaragoza) eta CIFP Simón De Colonia (Burgos)

Ikasturteak: 2021/22 eta 2022/23

Birtual BOT

Roboten erabilera oso zabalduta dago industrian eta lanbide heziketako ikasleak roboten erabileran formatu beharra dago. Hala ere, robotak duten prezioagatik, ez da erreza ikastetxe batean robot ugari eta fabrikante desberdinetakoak eskuragarri izatea.

Proiektu honen helburua, edozein ingurunetan erabiltzeko robot birtualak sortzea da. Hori lortzeko, roboten simulazioa eta errealitate birtuala eta errealitate areagotua uztartuko ditu proiektuak. Honela, ikasleek robotekin praktikak egiten ahal izango dute modu birtual batean, robot fisiko baten beharra izan gabe.

Sistema honek erraztasun eta malgutasun handiak ematen ditu, alde batetik robot fisikoen beharra kentzen duelako eta bestalde hainbat motatako robotak eta inguruneak erabiltzea ahalbidetzen duelako.

Mota: Ikastetxe arteko proiektua.

Laguntzailea: Tknika

Arduraduna: Joseba Etxaniz

Kolaboratzaileak: Don Bosco ikastetxea

2021-2022 ikasturteak

EMEU

EMEU Programak gero eta globalagoa den lan-merkatu batean nazioarteko esperientzia hartzeko aukerak eskaintzen dizkie ikasle eta irakasleei. Programa honek mugikortasun birtualak (LHko ikastetxeen arteko lankidetza Internet bidez) zein errealak (2-3 asteko ikaskuntza-moduluak Emeu sareko zentro batean) jasotzen ditu.

Mota: EMEU

Arduraduna: Alina Ivan

Euskararen baloia

SD Eibar Fundazioak, Armeria Eskolarekin elkarlanean, egindako proiektuaren helburua Eibarko haurren artean euskararen erabilera sustatzea da.

Aurtengo edizioan, Armeria Eskola izan da ekimen honen protagonista den baloiaren diseinuan eta ekoizpeneanaz arduratu dena.

Euskararen Baloia ekimenak Ipuruako obretan aurkitutako baloi baten istorioa kontatzen du. 1899an auzoko bizilagunek Andres Gorosabeli eskatu zioten baloi hori, eta honek mandatua onartu zuen baldintza batekin: Eibarko haurrek baloi hori erabiltzeko euskaraz aritu behar ziren. Gorosabelen lekukoa hartuta, klubeko hainbat kidek, besteak beste, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeko jokalari eta entrenatzaileek, baloi horren historia bikaina kontatzen diete ikasleei.

Mota: Gizarteratze proiektua

Laguntzailea: SD Eibar fundazioa

Arduraduna: Alina Ivan

Kolaboratzaileak: Eibarko Udal Euskaltegia eta AEK

2019tik aurrera

Euskara Ethazi erronketan

Eskolako Hizkuntza Proiektuaren helburuak garatu eta euskarazko hezkuntza eskaintza bermatu eta zabaldu ahal izateko, Armeria Eskolak, 2019/20 ikasturtean, heziketa zikloetako Ethazi erronketan euskara ikastaroak ezartzea erabaki zuen. Proiektu pilotua Telekomunikazio eta Informatika Sistemak zikloan gauzatu zen, eta lortutako arrakasta ikusita, pixkanaka gainerako heziketa-zikloetara zabaldu nahi da.

Proiektuak Eibarko Udalaren babesa du, eta irakastordu barnean ikastaroa emateko arduradunak Eibarko Udal Euskaltegia eta AEK dira. Ikasturte hasieran bi maila egiten dira, B2 eta A0. Lehenengoek euskara teknikoa indartzen dute: proiektuen dokumentuak, lan elkarrizketak, curriculumak, aurkezpenak… A0 taldeko ikasleentzat, berriz, lehen harremana izan ohi da euskararekin, beren burua eta taldea aurkezten ikasten dute, eta gure herriko kulturan integratzeko gonbita egiten zaie.

Mota:Berrikuntza pedagogikoa

Laguntzailea: Eibarko Udala

Arduraduna: Alina Ivan

Kolaboratzaileak: Eibarko Udal Euskaltegia eta AEK

2019tik aurrera

Instalazio fotovoltaikoa

Duela 20 urte, Armeria Eskola aitzindaria izan zen 2,5kWp-tako instalazio fotovoltaikoa jartzean, eta urte batzuk geroxeago, bigarren instalazio bat egin zuen EVEren laguntzarekin.

2019. urteko lege aldaketak bultzatuta, autokontsumorako instalazio bat egitea erabaki eta 85 plaka berri jarri ditugu frontoi gaineko solariruan. hirugarren instalazio hau 38,68kWp potentziakoa da eta gure eraikinak urtean kontsumitzen duen argindarraren %23,5 ekoiztuko du. Konpentsaziodun autokontsumokoa da, hau da, sortzen duen energia kontsumitzen dena baino gehiago denean soberakina sarera sartzen da. Aldiz, kontsumoa handiagoa denean, fakturatik konpentsatzen da. Hasieran, inbertsioa 7 urtetan amortizatzea aurreikusten bazen ere, argindarrak gaur egun duen prezioarekin, litekeena da epea 4 urtetara murriztea. Instalazioak denbora errealean sortutako energia  lotura honetan ikus dezakezu-

48.539,4 euroko dirulaguntza izan dugu Europako NEXT Generation funtsetatik eta 29.002,5 eurokoa jasotzea espero dugu Euskal Energiaren Erakundetik.

Mota: Energia berriztagarriak

Laguntzaileak:

EEE: Euskal Energiaren Erakundea

IDAE: Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua

Arduraduna: Ibai Mugarza

Next Generation funtsak eta Euskal Energiaren Erakunkeak diruz lagundutako proiektua

2022tik aurrera

Biki digitala

Makina bat, eta modu zabalagoan prozesu bat, Industria 4.0ko makina adimenduna bihurtzeko jarraitu beharreko prozedura guztia aztertu eta zehaztuko da proiektu honetan, gida bat osatuz. Horretarako, makina zehatz bat birtualizatuko da, prensa bat, gero gida beste edozein makina / prozesura orokortuz.

Teknologiaz haratago, sortuko den gida honetan, makina edo prozesu bat digitalizatzeak dituen beste inplikazioak ere aztertuko dira: eskatzen duen prestakuntzan, enpresaren egituran, departamentuen arteko lan kolaboratiboan, egiteko moduen eguneraketan, etab.

Makina adimendua lortzeko prozesu hau benetako makina batekin landuko da, eta funtzionala izango den makina birtual bat lortzea da helburua, teknologia hauek landuz: BIKI DIGITALA, ZIBERSEGURTASUNA, PROTOKOLO IREKIKO KOMUNIKAZIOA, EDGE¬CLOUD COMPUTING eta ERP.

Mota: Ikastetxe arteko proiektua.

Laguntzailea: Tknika

Arduradunak: Ion Ormaetxea eta Asier Uskola

Kolaboratzaileak: UNI Eibar ikastetxea

Amaituta
2020tik 2022ra

Azalera handiko 3D inpresioa

Fabrikazio gehigarriko teknologian eskala handiago batetara jauzi egitea da helburua, bide horretan emaitza arrakastatsuak lortzen ari diren atzerriko esperientzien estrategia jarraituz. Esperientzia guzti hauetan plastikozko grantza da lehengaia eta robot batek du materiala inprimaketa gunean modu egokian kokatzeko ardura.

Proiektu honen bidez, teknologia horrekin esperimentatu nahi da, eskaintzen dituen garapen-aukerak aztertzeko eta, aldi berean, proiektuan parte hartzen duten irakasleek ikasgelara transferituko diren gaitasunak eta ezagutzak eskuratuko ditu. Horrela, horrek guztiak gure ikasleei eta jasotzen duten prestakuntzari mesede egingo die.

Mota: Ikastetxe arteko proiektua

Laguntzailea: Tknika

Arduradunak: Eneko Ansotegi, Jose Ignacio Gabilondo

Kolaboratzaileak: CIFP Miguel AltunaLHII

2019-2021 ikasturteak

Metrologia in Process

Metrologiaren joerak jarraituz, berrikuntza arlo honek Makina Erremintan bertan egindako neurketa aztertu eta ikertzen ditu, “Zero akatsetara” hurbiltzeko helburuarekin, piezarik askatu gabe.

Gaur egungo industria 4.0 ingurune baten metrologia gero eta gehiago prozesuan txertatzen ari da. Prozesu baten kalitatea bermatzeko etapa guztiak modu integratuan izateak badu teknologikoki zailtasunak eta proiektu honen bidez integrazio horren ezarpena aztertzen ari gara.

Bestalde, integrazio honek onura garbiak izango ditu produkzio linea baterako, besteak beste, eraginkortasuna, produktibitate hobekuntza eta prozesuko etapa ezberdinak modu automatikoan garatzea.

Mota: Ikastetxe arteko proiektua

Laguntzailea: Tknika

Arduradunak: Luis Palacios, Luis Kortabitarte

Kolaboratzaileak: Politeknika Ikastegia Txorierri

Ikasturtea: 2019-2020

Industria 4.0

Armeria Eskolako Industria 4.0 lantaldearen helburua 4.0 industria-teknologien garapenak ikastetxearen prestakuntza-eskaintzan nola eta zer neurritan eragiten duen aztertzea da. Azterlan honen bidez, gure ingurunean gehien eskatzen diren profil profesionalen konpetentziak eta gaitasunak nola bilakatzen ari diren ikusi nahi dugu.

Lantalde horren analisia koordinatzen eta kontrastatzen da parte hartzen dugun sare-nodoetatik datorrenarekin, gure prestakuntza-eskaintza egokitzeko; edukietan, instalazioetan eta ekipamenduetan lan-merkatuaren premia berrietara eguneratuz.

Mota: Berrikuntza esparrua

Laguntzailea: Armeria Eskola

Arduradunak: Kepa Bastegieta, Jurgi Barreña

Kolaboratzaileak: Armeria Eskolako lan taldea

Ikasturtea: 2019-2020

Alderantzizko Ingenieritza

Fabrikazio mekanikoko diseinuaren barruan, alderantzizko ingeniaritzak aukera ugari eskaintzen ditu. Armeria Eskolak doitasunezko eskanerrak ditu, eta, horiei esker, objektuaren dimentsioak modu zehatz eta eraginkorrean atzeman daitezke, eta, horrela, beharrezko informazioa ateratzen da itxuraren eta funtzionaltasunaren ezaugarri egokiak dituzten diseinu berriak sortzeko.

Lantalde honen helburua alderantzizko ingeniaritzako teknologiak Armeria Eskolari eskaintzen dion eskaintza garatzeko eta berritzeko aukerak aztertzea da, bai prestakuntzaren ikuspegitik, bai Tkguneren bidezko zerbitzuaren ikuspegitik.

Mota: Berrikuntza esparrua

Laguntzailea: Armeria Eskola

Arduradunak: Enaitz Eizagirre, Jone Etxeberria

Kolaboratzaileak: Armeria Eskolako lan taldea

Ikasturtea: 2019-2020